jueves, 18 de abril de 2024

Zaborraren kudeaketa: sailkatzea eta birziklatzea / 2. zikloa

 

Zaborraren kudeaketa: sailkatzea eta birziklatzea



Birziklaketaren logoa



Birziklapenaren bidez, objektuen osagaiak ahalik eta gehien gordetzen dira, haiek berrerabiliz antzeko edo bestelako produktuak ekoitzi ahal izateko. Gehienbat plastikoapaperakartoia edo beira berrerabiltzea bilatzen da.

Beira da birziklatzeko eta berrerabiltzeko materialik egokiena: tona bat beira ekoizteko, 130 kg petrolio behar dira gutxi gorabehera. Hortaz, beira birziklatuz petrolio asko aurrez daiteke. Gainera, beira oso-osorik birzikla daiteke, eta prozesua nahi adina aldiz errepikatu ere bai.

Papera eta kartoia ere izan ziren birziklatzen hasi ziren lehen materialetako batzuk. Haiek birziklatuz, batetik, lehengaia aurrezten da (tona bat paper birziklatuz, 13 zuhaitz moztea saihets daiteke), eta paper berria egiteko behar den energiaren % 70 eta uraren % 15 ere bai.

Birziklatzeak abantaila asko ditu:

  • Kutsadura gutxitzen da eta zabortegietara doazen materialen kopurua ere murrizten da.
  • Energia aurrezten da, energia gutxiago gastatzen delako produktu bat material birziklatuz fabrikatzen, lehen eskuko materialez fabrikatzen baino.
  • Naturatik ez da hainbeste lehengai atera behar.
  • Baliabide berriztagarriak erabiliz natura zaintzen da.
  • Lanpostu berdeak sortzen dira.

Zaborrontzira botatzen den gehiena birzikla daiteke: adibidez, etxean sortzen diren hondakinen %90etik gora birziklagarria da. Gaikako zabor-bilketaren bidez, birziklatzeko moduko hainbat produktu berreskura daitezke: zabor organikoa, adibidez, konposta egiteko erabil daiteke; papera, ontzi arinak eta beira.

Horiez gain, badira birzikla daitezkeen beste hainbat hon


Adituak zaborraren kudeaketaz hitz egin zigun,
zaborra etxetik sailkatzen hasi behar garela
eta ondoren kalean dauden eduki-ontzietan bota

Birziklatze planta bat





Plastikozko bolatxoak.
Ale hauek sailkatutako ontzi arinetatik lortzen dira.
Ondoren beste ontzi batzuk fabrikatuz,
horrela plastikoaren birziklaketa lortzen da,
energia eta materiala asko aurreztuz.

martes, 23 de enero de 2024



HAU BAI LAN POLITA!!!!!


Hona hemen 6. mailakoek egindako lana. 

Birziklatzeko materiala erabiliz digestio prozesua nola ematen den azaldu dute .

Benetan lan ona!!!! 

ESKERRIK ASKO!!!!!








domingo, 19 de febrero de 2023

Eko - ordezkarien Bilera Teknikoa

Gure eskolako 4  eko-ordezkari Lobianora hurbildu ziren pasadan ostiralean. Bertan zeuden teknikariei eskolako zalantzak helarazi zizkieten.