KARTELAK HERRIAN
Gaur arratsaldean , aukeratutako kartela herriko bi lekutan kokatu dugu.
LED ARGIAK
Agenda 2030 en baitan, LED argien erabilera
bultzatzeko San Lorenzo eskolako 5. mailako ikasleok kanpaina bat eraman dugu aurrera.
Kartel erakargarri batzuk egin ditugu adineko jendeari zuzenduta , ondoren herriko zenbait lekutan jartzeko.
4 kartel sortu genituen eta horien artean bat izan da aukeratua.
Hauxe da:
Birziklapenaren bidez, objektuen osagaiak ahalik eta gehien gordetzen dira, haiek berrerabiliz antzeko edo bestelako produktuak ekoitzi ahal izateko. Gehienbat plastikoa, papera, kartoia edo beira berrerabiltzea bilatzen da.
Beira da birziklatzeko eta berrerabiltzeko materialik egokiena: tona bat beira ekoizteko, 130 kg petrolio behar dira gutxi gorabehera. Hortaz, beira birziklatuz petrolio asko aurrez daiteke. Gainera, beira oso-osorik birzikla daiteke, eta prozesua nahi adina aldiz errepikatu ere bai.
Papera eta kartoia ere izan ziren birziklatzen hasi ziren lehen materialetako batzuk. Haiek birziklatuz, batetik, lehengaia aurrezten da (tona bat paper birziklatuz, 13 zuhaitz moztea saihets daiteke), eta paper berria egiteko behar den energiaren % 70 eta uraren % 15 ere bai.
Birziklatzeak abantaila asko ditu:
Zaborrontzira botatzen den gehiena birzikla daiteke: adibidez, etxean sortzen diren hondakinen %90etik gora birziklagarria da. Gaikako zabor-bilketaren bidez, birziklatzeko moduko hainbat produktu berreskura daitezke: zabor organikoa, adibidez, konposta egiteko erabil daiteke; papera, ontzi arinak eta beira.
Horiez gain, badira birzikla daitezkeen beste hainbat hon